Publizitatea
X

Irratia zuzenean

2018ko sanferminak: Bi salaketa jarri dituzte Iruñean sexu-abusuagatik

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

Bi salaketa jarri dituzte Iruñean sexu-abusuagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/07/08

Ukituak salatu dituzte bi emakumek eta gizon bat atxilotu dute horietako batekin zerikusia duelakoan.

  • Esku gorri bat da sexu erasoen kontrako aurtengo sinboloa. Argazkia: EiTB

    Esku gorri bat da sexu erasoen kontrako aurtengo sinboloa. Argazkia: EiTB

    Esku gorri bat da sexu erasoen kontrako aurtengo sinboloa. Argazkia: EiTB
  • Whatsapp
  • Bidali

Iruñeko Udaleko Babes Zibilerako Batzordeak gaur goizean jakin duenez, pertsona bat atxilotu dute azken orduetan sexu-abusuengatik, eta beste 9 lapurretengatik.

Ukituak egitea leporatuta atxilotu dute gizon hori eta beste baten bila ere ari dira, beste emakume batek ere ukituak salatu dituelako.

Udalak emakumeen eskura jarri du kasu hauetarako duen laguntza zerbitzua, bai arlo psikologikoan zein judizialean babesa emateko.

Udal arduradunek argi esan dute edozein abusu gertatzen dela ere salatu egin behar dela bai arlo judizialean bai gizarte mailan ere, "arbuio aktiboa baita jarrera matxista hauekin amaitzeko modurik onena".

Gogoratu behar da Udalak AgreStop/EraStop doako aplikazio garatu duela, eraso matxista salatzen duten emakumeak geolokalizatzeko eta berehala Udaltzaingoa abian jartzeko.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena