Gizartea -

Indarkeria matxista

Lepen ustez bikotekide ohia hiltzeagatik bilatzen ari ziren gizona atxilotu dute

Atxilotuak 32 urte ditu, eta larunbateko gertakariaren ostean ihes egin zuen. Guardia Zibila haren bila zebilen harrezkero. Deklaratzeari uko egin dio, eta asteartean utziko dute epailearen esku.

Indakeria matxista Lepen. EFE
Indakeria matxista Lepen. EFE
Indakeria matxista Lepen. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean Lepen (Huelva) ustez bikotekide ohia hiltzea egotzita, 32 urteko gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak igande arratsaldean. Ihes eginda zegoen.

Gauean deklaratzeari uko egin dio, eta asteartean utziko dute epailearen esku.

Gaur goizean elkarretaratzea eta minutu bateko isilunea egin dute La Antillako itsas pasealekuan, Cristina Marin gazte errumaniarraren hilketa salatzeko. Ustez bikotekide ohiak hil zuen labankadaz.

Biktimak ustezko erasotzailearekin zituen bi alabak (2 eta 5 urte) Andaluziako Juntako harrera etxe batean daude.

Emakumea anaiarekin bizi zen Lepen. Antza denez, 32 urteko bikotekide ohia larunbat goizean joan zen haren etxera. Ekainaren 17an biktimak gizona salatu zuen, eta urruntze agindua ezarri zioten arren, urratu egin zuen.

---

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Tratu txarrak Espainian Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak