Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

48 urteko emakumea hil du bere bikotekideak Madrilgo Collado Villalba udalerrian

Guardia Zibilak bere bikotekidea, 59 urteko gizonezkoa, atxilotu du goizaldean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

48 urteko emakume bat hil dute goizaldean Madrilgo Collado Villalba udalerrian eta Guardia Zibilak bere bikotekidea, 59 urteko gizonezkoa, atxilotu du.

Guardia Zibilaren iturriek azaldu dutenez, 00:50ean jaso dute abisua Collado Villalba udalerriko Geltoki plazan liskarra zegoela esanez.

Larrialdi zerbitzuak tokira bertara direnerako, ordea, emakumea hilda zegoen. Buruan kolpe handia zuen.

Emakumeari autopsia egingo diote orain heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Gerora, Guardia Zibilak 59 urteko gizonezkoa atxilotu du. Iturri horren arabera, ez zegoen aurretiazko salaketarik gizonaren kontra.

Estatu espainiarrean azken hiru egunetan gizonek hildako laugarren emakumea da, urtea hasi zenetik hogeita batgarrena.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Indarkeria matxista Espainia albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Madril Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Matxismoa gaur