Gizartea -
Zerbitzu berezia
Metro Bilbaok bost minuturo trenak eskainiko ditu, Gabon Zaharrean
Abenduaren 31n, azken trenak ordu hauetan irtengo dira: 20:20an Plentziatik; 20:40an Santurtzitik Etxebarrira; 21:01ean Etxebarritik Santurtzira eta 21:06an Etxebarritik Plentziara.
Erredakzioa
Metro Bilbaok hamargarren urtez funtzionatuko du Gabon zahar gauean eta bost minuturo eskainiko ditu trenak ordu jendetsuenetan. Metroa 00:45ean hasiko da lanean, gutxi gora behera, enpresako arduradunek jakinarazi dutenez.
Abenduaren 31n, azken trenak ordu hauetan irtengo dira: 20:20an Plentziatik; 20:40an Santurtzitik Etxebarrira; 21:01ean Etxebarritik Santurtzira eta 21:06an Etxebarritik Plentziara.
Ondoren, goizaldeko 3:00ak arte, trenak bost minuturo ibiliko dira Etxebarri eta San Inazio artean, hamar minuturo Bidezabal eta Santurtzira eta 30 minuturo Plentziara.
Goizaldeko 3:00ak eta 6:00ak bitartean, maiztasuna hamar minutukoa izango da bide-zati arruntean (Etxebarri-San Inazio) eta 20 minutukoa gainerakoan.
Halaber, 6:00etatik 9:00ak arte, trenak bost minuturo ibiliko dira bide-zati arruntean, hamar minuturo Bidezabal eta Santurtzira eta 20 minuturo Plentziara.