Gizartea -

Istripua

Lagun bat hil da Cadreitan izan den zirkulazio-istripuan

Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre jo dute, 18:25 inguruan, N-121 errepidean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lagun bat hil da arratsalde honetan Cadreitan, gidatzen zuen autoak kamioi batekin aurrez aurre talka egin ostean.

Ezbeharra N-121 errepidean jazo da, 18:25 inguruan. Beste pertsona bat arin zauritu dela jakinarazi du Foruzaingoak.

Istripuaren ondorioz errepidea itxi egin behar izan dute eta zirkulazioa autobidetik bideratzen ari dira.

Foruzaingoak ikerketa bat jarri du abian ezbeharra nola gertatu den argitzeko.

Anbulantziak eta suhiltzaileak ere bertaratu dira istripuaren tokira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Albisteak