Gizartea -

Hezkuntza

Seaskako ikasle guztiek gainditu dute brebeta, zientziako azterketa zuzendu ez arren

Zientzietako proba euskaraz egin zuten Seaskako ikasleek eta azterketak euskaraz ez dakiten irakasleek zuzendu dizkiete.

Brebeta euskaraz aldarrikatzeko bilkura bat. Artxiboko irudia: EiTB
Brebeta euskaraz aldarrikatzeko bilkura bat. Artxiboko irudia: EiTB
Brebeta euskaraz aldarrikatzeko bilkura bat. Artxiboko irudia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seaskako ikasleek gaur ezagutu dituzte brebetaren emaitzak. 179 ikasleek proba gainditu duten arren, euskaraz egindako zientzietako azterketan emaitza txarrak izan dituzte. Seaskako arduradunek Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute, zuzentzaile frantsesen esku utzi dutelako atal hori zuzentzeko ardura.

Ikasle guztiek brebeta gainditu duten arren, haserre hitz egin du Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak euskaraz egindako zientzietako azterketen zuzenketa, zuzentzaile frantsesen esku utzi dutelako. Seaskako 179 ikasleetako batek ere ez du lortu bataz besteko emaitza zientzietan. Emaitza txarrak izan dituzte guztiek zientzietako azterketan.

Gauzak horrela, udan eta uda ostean mobilizazioekin jarraitzea erabaki du Seaskak. Biharko deitutako agerraldian emango dute mobilizazioen berri.

Brebeta kolegio amaierako proba da, eta hiru azterketa egiten dituzte: matematika, historia eta geografia eta zientzia. Lehendabiziko biak euskaraz egin daitezke, baina hirugarrena ez.

Hala ere, ikasleek euskaraz egin zuten zientzietako proba. Bordeleko Errektoretzak euskaraz egindako azterketen zuzenketa blokeatu zuen lehendabizi, eta euskaraz ez dakiten irakasleek zuzentzea agindu zuen ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iparraldea argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Hezkuntza sistemako albisteak