Gizartea -
Gertaera
Lepoan masajea emateko tresnak itota hil da Floridan
Emakumeak 37 urte zituen eta konorterik gabe aurkitu zuten logelako zoruan. Osasun zerbitzuek ezin izan zuten biktima suspertu.
Erredakzioa
Emakume bat hil egin da, ustez itota, lepoan masajea emateko erabiltzen zuen tresna elektrikoa lepokoarekin katigatzean.
Michelle Ferrari-Gegerson 37 urteko doktoreak Gabonetako opariak erosten iragan zuen arratsaldea eta estera itzultzean masaje apartua erabiltzea erabaki zuen lepoan zuen mina arintzeko.
Senarra Fort Lauderdaleko etxera iritsi zenean, Michelle logelako zoruan aurkitu zuen konorte barik eta larrialdietara deitu zuen. Osasun zerbitzuek emakumearen heriotza egiaztatzea baino ezin izan zuten egin.
Hilotzaren ondoan lepoan masajeak emateko tresna aurkitu zuten. Ikertzaileen ustez, tresna biktimaren lepokoarekin katigatu eta estutu egin zuen emakumea ito arte.
Sheriffaren bulegoaren arabera, ustekabeko heriotza izan da. Hala ere, masajeak emateko tresna aztertzen ari dira ikerketa amaitutzat eman baino lehen.