Gizartea -
Ezbeharra
36 urteko gizon bat larri zauritu da Nafarroan, lan istripuan
Langileari eskua harrapatuta geratu zaio zabor-kamioi baten pistoian, eta hortaz, baliteke eskuko atzamarrak galtzea.
Erredakzioa
Gizonezko bat (36 urtekoa eta Zizur Nagusiko bizilaguna) larri zauritu da gaur goizean Nafarroan jazotako lan istripu batean, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.
Ezbeharra 08:10ean gertatu da, Garraioaren Hirian (Elortzeko harana), Fomento de Construcciones y Contratas enpresan.
Gizonezkoari eskua harrapatuta geratu zaio zabor-kamioi baten pistoian, eta hortaz, baliteke eskuko atzamarrak galtzea.
Hasiera batean, Nafarroako ospitalera eraman dute, baina ondoren Zaragozako ospitalera bideratu dute, ebakuntza egin diezaioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea