Gizartea -

Igarobidean dauden pertsonak

Hainbat migratzailek Gurutze Gorriak Bilbon irekitako zentro berrian igaro dute gaua

Organizazioak zentro berri bat jarri du martxan, 88 plaza eskainita, uda honetan arreta eta aholkularitza behar duten migratzaile kopuruaren igoeragatik.

Igarobidean dauden migratzaileak, atzo, Bilbon, EiTBren bideo batetik hartutako irudian
Igarobidean dauden migratzaileak, atzo, Bilbon, EiTBren bideo batetik hartutako irudian

i.g. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Gurutze Gorriak igarobidean dauden dozenaka pertsona artatu zituen atzo, asteartea, Bilbon ireki duen 88 plazako zentro berrian.

Hala, organizazioak eitb.eus-i azaldu dionaren arabera, atzo ireki zuten zentroa lehen aldiz, eta aholkularitza, informazioa edota oinarrizko beharrizanak asetzea behar zutenek jo zuten zentrora.

Atzo Andaluziatik irtendako bi autobus heldu ziren Bilbora, ehun pertsona ingururekin. Halere, Bilbora heltzen diren guztiek ez dute Gurutze Gorriaren zerbitzua eskatzen. Pertsona bakoitzak 72 orduz erabil lezake gehienez organizazioaren zerbitzua.

Uda honetan gora egin du nabarmen igarobidean dauden migratzaile kopuruak, nagusiki Andaluziara heltzen diren pertsonen ondorioz. Hala, organizazioak beharren arabera moldatzen ari dira eskaini behar duten zerbitzua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Migrazioa Bizkaia Gurutze Gorria Gizartea Eguneko albisteak Albisteak