Gizartea -

Aurkezpena

Bi liburuk Urdaibaiko flora eta haitzuloak aztertzen dituzte

Urdaibaiko floraren Gida eta Urdaibaiko haitzulo eta leizeen Katalogoa liburuen aurkezpena egin dute gaur Gernika-Lumon.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nieves Terán Ingurumen sailburuordeak, Urdaibaiko floraren Gida eta Urdaibaiko haitzulo eta leizeen Katalogoa aurkeztu ditu gaur Gernika-Lumon. Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailek argitaratutako liburuak, hain zuzen ere.

Teránek azpimarratu duenez, "1984an Urdaibaiko Biosfera Erreserba izendatu zenetik 25 urte baino gehiago igaro dira, eta orain ona da ingurune horretako natura, kultur eta giza balioak zabaltzen jarraitzea".

Amador Prieto eta Joseba del Villar jaunek idatzi dute Urdaibaiko Florako Gidaliburua, eta bertan, eremu horretako barietate ugaritasuna azpimarratzen da, ze 800 landare baskular espezie eta azpiespezie aurkitu dira Urdaibaiko Biosfera Erreserbako 220 kilometro koadroetan.

Urdaibaiko Florako Gidaliburuaren mila ale argitaratu dira. Bertan, ingurumen horretako landareriaren berezitasuna deskribatzeaz gain, espezieak ezagutzeko formulak, eta habitatearen araberako espezien katalogoak ere badaude.

Asociación Deportiva Espeleológica Saguzarra elkarteak eginiko Urdaibaiko Leizeen eta Koben Katalogoaren 2.000 ale argitaratu dira. Egileek orain arte 233 zulo aurkitu dituzte.

Liburuak geologia eta arkeologia ondarearen balioa uzten du agerian, eta erreserbaren lur azpiko ur inguruneari buruzko informazioa eskaintzen du, animalien eboluzioa erakutsiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Ingurumena albisteak Urdaibai Bird Center