Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Aldaketa klimatikoa: Euskal kostaldean uraren tenperatura igo egin da 30 urtetan

Gizartea

Aldaketa klimatikoa

Euskal kostaldean uraren tenperatura gradu erdi igo da 30 urtetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/07/12

Azti ikerketa zentroak Pasaia inguruko uretan egindako neurketek hala erakutsi dute.

  • Zumaia, Getaria eta Zarautz.

    Zumaia, Getaria eta Zarautz.

    Zumaia, Getaria eta Zarautz.
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Herriko kostaldean uraren tenperatura, itsas hondotik azalerainoko tartean, gradu erdi hazi da, bataz beste, azken 30 urteotan, Azti ikerketa ozeanografikoetako zentroak Pasaia inguruan egindako neurketak aintzat hartuta.

Aztik azaldu duenez, Bizkaiko Golkoan egun hainbat tokitan egiten dira neurketak, baina Pasaiako zonaldean 1986tik ari dira datuak biltzen, Eusko Jaurlaritzak bultzatu zuen programa baten baitan, eta horrek ahalbidetu du azken hiru hamarkadatan uraren tenperaturak gora egin duela egiaztatzea.

"Egun, neurketak 110 metroraino egiten dira gehienez, baina aldaketa klimatikoak gure kostaldean duen eragina zein den jakiteko ezinbestekoa da sakonago egitea neurketak; izan ere, orain ez dakigu zer ari den gertatzen itsas hondoan", adierazi dute.

"Ozeanoko klima nola aldatzen ari den zehatz-mehatz jakiteko modu bakarra neurketak itsaso hondotik azaleraino egitea da", erantsi dute.

Horrenbestez, Aztik oso garrantzitsutzat jo du monitorizazio programak mantentzea, ozeanoko klima nola aldatzen ari den ezagutzeko eta aldaketa horren arrazoia naturala bada edo gizakiaren ondorioz gertatzen ari den jakiteko.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
    Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena