Gizartea -

NAFARROA

10 urteko haur bat ospitaleratu dute Tuteran, kalamua erre ostean

Konortea erdi galduta zuenez eta oka egin zuenez, anbulantzian eraman zuten. Arguedasen gertatu zen, eta dagoeneko senda-agiria eman diote. Foruzaingoak ikerketa abiatu du.

Tuterako Ospitalea. Argazkia: EiTB
Tuterako Ospitalea. Argazkia: EiTB
Tuterako Ospitalea. Argazkia: EiTB

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kalamu porru bat erre zuen 10 urteko mutiko bat ospitaleratu dute aste honetan Tuterako ospitalean, Nafarroako Foruzaingoak ostiral honetan jakinarazi duenez. Dagoeneko eman diote senda-agiria, baina Nafarroako Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Ikertzen ari diren gertaerak asteazkenean izan ziren, Arguedasko Done Mikel plazan. Hasiera batean, Valtierrako medikuek artatu zuten haurra, eta intoxikatuta zegoela baieztatu zuten.

Konortea erdi galduta zuenez eta oka egin zuenez, anbulantzian eraman zuten Tuterako ospitalera.

Senda-agiria jaso ostean haurrak berak agenteei azaldu zienez, heldu batek eman zion droga. Gerora, ordea, porrua lurrean aurkitu zuela esan zien.

Mutikoaren gurasoak eta herriko gizarte zerbitzuak jakinaren gainean jarri dituzte. Foruzaingoak, berriz, ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna albisteak Nafarroa gaur Tutera Drogak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Nafarroako Foru Polizia