Gizartea -
Trafikoa
DGTren zuzendaritza berriak puntukako gidabaimena eguneratuko du
Pere Navarro erakundeko zuzendari berriaren esanetan, beharrezkoa da "balantzea egin, eguneratu eta moldatzea -puntukako gidabaimenari- bultzada berri bat emateko".
agentziak | erredakzioa
Pere Navarro DGTren zuzendari berriak iragarri duenez, egin nahi duen lehenengo gauzetako bat puntukako gidabaimena eguneratzea izango da. "Balantzea, eguneratu eta moldatu egin behar da, bultzada berri bat emateko", azaldu du.
Navarrok 2017an izan den istripuen behin betiko balantzea aurkeztu du, bai hiri barruko errepideetan izandakoak, baita hirien artekoetan ere.
Iaz 102.233 istripuk biktimak eragin zituzten Espainian eta, horietan, 1.830 pertsona hil ziren, aurreko urtean baino 20 gehiago, hau da, % 1 hazi da hildakoen kopurua. Laugarren urtea da -jarraian- kopuruak gora egiten duela.
Istripuaren arrazoiei dagokienez, hildako 3 pertsonatik bat edanda zegoen, edo droga ilegalak kontsumitu zituen, eta istripuen % 29tan distrakzioa izan zen arrazoi nagusia, hiri barruko zein hiriarteko errepideetan.