Gizartea -

ARKEOLOGIA

Euskal Herriko historiaurreko lehen hiri-planoa izan litekeena aurkitu dute

Lerro ezberdinak dituen hareharri trisikoko harri zatia da. Dirudienez, marra horiek kale bat irudikatzen dute.

Primer plano urbano vasco de la prehistoria
Primer plano urbano vasco de la prehistoria
Primer plano urbano vasco de la prehistoria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal arkeologoek Burdin Aroko harlauza bat aurkitu dute Anoetan dagoen Basagain aztarnategian. Lerro ezberdinak dituen "hareharri triasikoko" harri zati bat da. Dirudienez, kale nagusia irudikatzen dute lerroek eta alde bietan etxeak daude irudikatuta. Euskal Herriko lehen hiri-planoa izan daitekeenaren aurkikuntza egin dute.

Hipotesi horrekin lan egiten dute Xabier Peñalver eta Eloisa Uribarri arkeologoek 25 urte aztarnategi horretan lanean aritu ostean. Adierazi dutenez, harri "aparta" aurkitu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu dute harri hori arkeologoek. Bertan izan dira Denis Itxaso Kultura Diputatua eta Maria Jose Telleria.

Peñalverrek esan duenez, pieza hori duela 2.300 urtekoa izan daiteke eta hurrengo dimentsioak ditu: 36,5cm-ko luzera, 29,5 cm-eko zabalera eta 3,5 eta 4 cm arteko zabalera. "Lan konparaketa ezberdinen ostean, Basagaingo herriaren zati bat" izan daitekeela gaineratu du arkeologoak.

Grabatuak kale nagusiko zati bat erakutsi dezakeela diote eta bi aldeetan "etxebizitza ezberdinak" ikus daitezkeen bitartean.

Orain arte beste aztarnategietan aurkitu dituzten garai horretako harlauzen "antzekotasun handiak" ditu aurkitu duten harri zatiak. Esaterako, Guardiako La Hoya edo Nafarroako Cruz de Cortes aztarnategian aurkitu zituztenena.

Harri honetaz gain, Basagainen egin dituzten indusketetan herria guztiz inguratzen zuen harresiaren zati bat ere aurkitu zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Kultura