Gizartea -

Nafarroa

2018ko sanferminak 'bikainak' izan direla esan du Joseba Asironek

Iruñeko alkatearen iritziz, kalean "giro lasaia" izan da nagusi, eta ez da aparteko jazoera larririk gertatu.

Joseba Asiron Iruñeko alkatea, Udalbatzarekin. Argazkia: EFE
Joseba Asiron Iruñeko alkatea, Udalbatzarekin. Argazkia: EFE
Ezin hobeak izan dira aurtengo sanferminak, Iruñeko alkatearentzat ere

1:07

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018ko sanferminak agurtzeko ordu batzuk baino geratzen direla, "bikaintzat" jo ditu Joseba Asiron Iruñeko alkateak, horren esanetan, batetik kalean giro paregabea izan delako eta bestetik, ez delako gertaera larririk jazo.

Asiron eta Udalbatza osoa, Aranzadi eta I-E salbu, San Lorentzoko elizan izan dira, San Ferminen Zortziurrenaren harira, eta han dantzariak, erraldoiak, buruhandiak, eta La Pamplonesa izan dituzte lagun. Elizkizun horrek sanferminetako jaia amaitzera doala markatzen du.

 

Jazoera larririk gabeko jaiak izan dira

 

Asironek behin-behineko balantzea egin du eta, azpimarratu duenez, "sanferminetako jai bikainak izan dira, kalean giro lasaia izan dugu, oso sanfermineroa, edozein herritan izan daitezkeen gauza txikiekin".

Sanferminetako entzierroei dagokienez, Asironek esan du, zauritu kopuruari eta larritasunari erreparatuta, "aurreko urteekin alderatuta, oso datu onak izan dira".

Gau-giroari buruz Iruñeko alkateak azaldu du ez direla jazoera larriengatik salaketarik izan, baina bai "ohiko sexu-ukituengatik", hori dela eta, gaineratu du Udala pozik izango dela "salaketa bat ere ez dagoenean".

Jende-kopuruari dagokionez, ordea, Asironek adierazi du "oso ona" izan dela, hotelak "% 100ean beteta" egon direla, batez ere hasieran asteburu bat eta amaieran beste asteburu bat izan dutelako. Aste barruko egunetan, berriz, bisitari-kopuruak behera egin du. "Ostalariek esan dutenez, eguneko giroak gora egin du, eta horrek asko pozten gaitu", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Sanferminak Sanferminetako jokoa online Gizartea Joseba Asiron Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Sanferminetako egitaraua Iruñeko Udala