Gizartea -

Transplanteen ondoren

"Ibai ongi dago eta medikuak oso pozik geratu dira", aitaren arabera

Uriarte familiak "esperantza handia" du, izan ere, ebakuntza egin eta ondorengo 48 ordu "erabakigarriak" igarota, "egonkor dago eta hobetzen" ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibai Uriarte (lau urteko ume bizkaitarra, asteazkenean bost organo trasplantatu zizkioten) "ongi dago, esna" eta "medikuak oso pozik daude", Javier Uriarte haurraren aitak jakitera eman duenez.

Umeari bisita egin ostean adierazi duenez, familiak "esperantza handia" du, izan ere, ebakuntza egin eta ondorengo 48 ordu "erabakigarriak" igarota, "egonkor dago eta hobetzen" ari da.

"Borrokan jarraituko dugu, zeren lasai gauden arren, egunak igarotzen uztea besterik ez zaigu geratzen", azaldu du haurraren aitak. Ibai Uriartek bi aste eman beharko ditu Zainketa Berezien Unitatean eta ez su senda-agiria jasoko hilabeteak pasa arte.

Ospitaleko iturriek ere esan dute Ibairen errekuperazioa "bide onetik" doala, nahiz eta Zainketa Berezien Unitatean jarraitu, arnasa hartzeko makinari lotuta.

Ibai iragan asteazkenean atera zen ebakuntza gelatik gibela, sabela, duodenoa, heste meharra eta pankrea trasplantatu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea