Gizartea -

Istripua Araban

Gasteizko bizilagun bat hil da A-1 errepidean izandako istripu batean, Donemiliagan

Ezbeharra 07:30ean jazo da, Araiarako irteeran, furgoneta bat bidetik aterata. Gidariak 34 urte zituen, eta harrapatuta geratu da ibilgailuan.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da A-1 errepidean, Donemiliaga parean (Araba), gaur goizean izandako zirkulazio istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Hildakoak 34 urte zituen, gasteiztarra zen, eta istripua izan duen furgoneta gidatzen ari den.

Iturrion arabera, 07:30ean izan da ezbeharra. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, furgoneta bat bidetik atera da errepide horretako 385. kilometroan, Irungo noranzkoan.

Ertzaintza, anbulantziak eta suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren lekura. Gidaria ibilgailu barruan zegoen harrapatuta, eta bertan hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Arabako Lautadako kuadrilla