Gizartea -
Gazte bat opsitalean dago
5.000 lagun Donostiako kotiloi batetik aterarazi dituzte
Anoetako Txuri Urdin jauregiko jaia amaitu zenean, jendea irteeran pilatu eta tentsioa eta izua nagusitu zen.
Erredakzioa
18 urteko gazte bat ospitalera eraman zuten Urte Berriko goizean AnoetakoTxuri Urdin izotz jauregiko kotilioian sortutako ikara uneen ondorioz.
Ertzaintzak jakitera eman zuenez, Gabon Zaharreko kotilioian 5.000 pertsona inguru zeuden. Jaia amaitu zenean, jendea irteeran pilatu zen arropazaindegiko gauzak hartzeko. Orduan tentsioa eta ikara nagusitu ziren. Egoera ikusita, Ertzaintzak jendea bertatik ateratzea erabaki zuen.
Kanpoaldean Osakidetzako hainbat anbulantzia zeuden eta jendeari manta termikoak eman zizkioten. Ertzainek jendea taldetan banatu zuten lokalean sartu, haien gauzak batu eta larrialdietarako ateetatik irten zitezen.