Gizartea -
Meza Madrilen
Gotzainek familiei 'heriotzaren kulturari' aurre egiteko eskatu diete
Madrileko Artzapezpikutzaren arabera, mezak milioi bat gora pertsona bildu ditu. Aita Santuak ere parte hartu du, bideo konferentzia bidez.
Erredakzioa
Jean Pierre Cattenoz Frantziako Avignon hiriko gotzainak "heriotzaren kulturari" aurre egin diezioten eta "familiak eraso eta itxuragabetu egiten dionari ezetz esateko ausardia" izatea eskatu die kristau familiei. Horrez gain, genero teoria maltzurren, bizitzaren doaia ukatzearen, homosexualen ezkontzen, abortatzeko eskubidearen eta etengabe zabaltzen ari den eutanasiaren kontra sendo egitera animatu ditu.
Guzti horiek Familien Mezan esan ditu. Ospakizuna Madrileko Colon enparantzan egin dute. Europatik etorritako hainbat gotzainek "suntsitzea helburu duen orori ausardiaz" erantzuteko esan diete familiei, eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko maitasuna defendatu dute, ezkontzaren sakramentuaren bitartez, bizitza eta fedea zabaltzeko modu bakarra dela azpimarratuz.
Benedikto XVI aita santuak bideokonferentzia bitartez Madrilen bildutako familiak agurtu ditu eta "bizitza lagundu eta bultzatzen duen maitasunaren alde" egiteko eskatu die.
Meza honek milioi bat pertsona baino gehiago bildu ditu, Europakoak eta Espainiako leku ezberdinetakoak, Antonio Maria Rouco Varela Madrileko artzapezpikuak ospatutako mezan, Europatik etorritako bost gotzain eta Espainiako 50 izan dira.