Gizartea -

BILBO

Bilboko Ingeniaritza Eskolako autoa garaile, Bat Formulako prototipoen lehiaketan

Lehen aldia da munduko unibertsitateen arteko lehiaketa honetan 'Business Case' kategorian talde batek bi urtez jarraian garaipena lortzen duela.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako (EHU) Formula Student Bizkaia taldea garaipena ospatzen.
Bilboko Ingeniaritza Eskolako (EHU) Formula Student Bizkaia taldea garaipena ospatzen.
Bilboko Ingeniaritza Eskolako (EHU) Formula Student Bizkaia taldea garaipena ospatzen.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia taldea Silverstoneko nazioarteko txapelketan lehiatu da asteburuan eta iaz lortutako lehen postua errepikatu du Business Case kategorian. Horrenbestez, munduko unibertsitateen arteko lehiaketa honetan sail horretan bi urtez jarraian irabazten duen lehen taldea bihurtu da. Gainera, FSB2018 autoa lehen hamar postutan sailkatu da beste lau kategoriatan. Guztira, 24 herrialdetako 118 unibertsitate lehiatu dira nor baino nor.

Unibertsitate bakoitzak bere prototipoa diseinatu eta eraiki behar du. Business Case kategoriari dagokionez, lehiakortasunaz gain, prototipoaren proiekzio komertziala erakutsi behar dute, hau da, balizko inbertsoreen aurrean autoa saltzeko gaitasuna. Taldeak hirugarren ldiz irabazi du Business Caseko Lehenengo Saria, 2013an eta 2017an ere erdietsi zuelako.

Halaber, erabat elektrikoa den autoak hirugarren postua lortu du kostua eta jasangarritasuna neurtzen den proban, zortzigarrena, diseinu eta azelerazio kategorietan; eta hamargarrena, Skid-pad lehiaketan.

Formula Student Bizkaia taldearen aurtengo autoa elektrikoa da, 230 kiloko pisua du eta 110 kilometro orduko puntako abiadura hartzen du. Taldeari dagokionez, ostera, Bilboko Ingeniaritza Eskolako 45 ikaslek eta lau irakaslek parte hartu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EHU albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa