Gizartea -

indarkeria matxista

Emakume bati sexu erasoa egin diote Errenterian

Ustezko erasotzaileak, bikotekide ohiak, bere buruaz beste egin du ondoren.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bati sexu erasoa egin diote gaur goizaldean Errenterian (Gipuzkoa), eta jo egin dute. Ustezko erasotzaileak, bikotekide ohiak, bere buruaz beste egin du ondoren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, emakumeak salaketa aurkeztu du polizia-etxean. Horren esanetan, gizonak jo egin du, eta sexu erasoa eta mehatxu egin dio.

Agenteak emakumea artatzen ari zirela, gizonezkoa hil egin da, errepidean auto batek harrapatuta. Ertzaintzak uste du bere buruaz beste egin duela.

Genero indarkeria delitu gisa ikertzen ari dira gertatutakoa.

Bestalde, Udalak premiazko adierazpen bat onartu du, erasoa "irmo" gaitzesteko eta "emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak" errefusatzeko.

Era berean, "elkartasuna eta babesa" helarazi dio biktimari, eta "zero tolerantzia" adierazi du jarrera horren aurrean.

 

________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak Matxismoa