Gizartea -

Bigarren eguna, indarrean

Pajin: 'Edonork tabakoaren legea betetzen ez duena salatu dezake'

Legea indarrean sartzeko data aurrerapen handiz iragarri zutenez, normal betetzen ari direla uste du Osasun ministroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gainerako legeekin egin daitekeen bezala, edonork legea betetzen ez duena salatu dezakeela adierazi du Leire Pajin Osasun, Gizarte Politikako eta Berdintasun ministroak.

Horrela erantzun du Pajinek Ser irratian salaketa kopuruen inguruko daturik duten galdetu diotenean.

Atzo, urtarrilaren 2an, indarrean sartu zen tabakoaren legea normal betetzen ari dela uste du Osasun ministroak.

Egun batetik bestera ohiturak aldatzen ez direla onartu du Pajinek, baina legea indarrean sartzeko data aurrerapen handiz iragarri zutenez, normaltasuna nagusi izan dela adierazi du ministroak.

"Ez du interpretazioetarako biderik ematen, legeak oso garbi azaltzen du non erre daiteken eta non ez, horregatik, erraz bete daiteke", azpimarratu du Pajinek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea