Gizartea -

Europa

Open Arms itsasontzia Palmako portura iritsi da

09:00etan iritsi da ontzia portura. Orain dela hainbat egun Libiako kostaldetik 80 miliatara erreskatatutako emakumea ekarri dute.

Open Arms itsasontzia Palmako portuan. EFE
Open Arms itsasontzia Palmako portuan. EFE
Open Armsek homizidio arduragabea leporatu die Libiako kostazainei

1:16

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Open Arms itsasontzia goizeko 09:00etan iritsi da Palmako portura. Orain dela zenbait egun Libiako kostaldetik 80 miliatara erreskatatutako emakumea ekarri dute, baita operazio berean hilda jasotako bi gorpuak ere.

Espainiako Gobernuak Balearretan duen ordezkariak azaldu duenez, Kanpo Osasunerako zerbitzua itsasontzira sartuko da, erreskatatutako emakumea artatzeko.

Horrez gain, psikologo bat eta itzultzaile bat ere joan dira ontzira. Azkenik, Polizia Nazionalak emakumea identifikatuko du.

Tramite horiek amaituta, Gurutze Gorriak ospitalera eramango du emakumea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa gaur Europa bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Errefuxiatuak Balearrak