Gizartea -

9 egunen buruan

Salamancako urtegi batean desagertutako beasaindarraren gorpua aurkitu dute

Guardia Zibileko urpekariek aurkitu dute hilotza, 13:00ak aldera. Irueñako urtegia zeharkatzen duen zubitik erori zen joan den hilaren 12an.

Irueñako urtegia zeharkatzen duen zubitik Agueda ibaira, Salamancan, erori zen gizona. EiTB
Irueñako urtegia zeharkatzen duen zubitik Agueda ibaira, Salamancan, erori zen gizona. EiTB
Irueñako urtegia zeharkatzen duen zubitik Agueda ibaira, Salamancan, erori zen gizona. EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela 10 egun Irueñako urtegian, Salamancan, desagertutako beasaindarraren gorpua aurkitu dute larunbat honetako 13:00ak aldera Guardia Zibileko urpekariek, Guardia Zibileko iturriek beraiek jakinarazi dutenez.

Joan den uztailaren 12an Irueñako urtegia zeharkatzen duen zubitik Agueda ibaira bere burua bota zuen gizonezkoak. Gertakaria biktimaren seme adingabeak mugikorrarekin grabatu zuen. Jazoera CL-528 errepidearen zubi batean jazo zen, El Bodon eta Robleda artean, Ciudad Rodrigotik gertu.

Guardia Zibilak eta suhiltzaileak horren bila aritu dira egunero. Zubiak 30 bat metroko altuera du, eta ibaiak 40 bat metroko sakonera du tarte horretan. Gizona bilatzeko zailtasunak anitz izan dituzte, "ia ikuspenik ez dagoelako". Guardia Zibilaren "istriputzat" jo du jazoera.

Desagertua Donostian bizi zen, baina oporretan San Martin de Trevejora (Caceres) joan ohi zen, bere gurasoak bertan bizi direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Beasain Albisteak