Gizartea -

Trafikoa

28 urteko motorzale bat larri zauritu da Lantaronen, errepidetik aterata

Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute gaztea, helikopteroz. Gertaera A-2122 errepidean jazo da, Lantaron parean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko motor-gidari bat larri zauritu da A-2122 errepidean, Lantaron parean (Araba), motorra errepidetik atera ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez. Zauritua Basauriko auzokidea da.

SOS Deiakek eta Osakidetzak anbulantzia eta helikoptero bana mobilizatu dituzte. Azkenean, zauritua helikopteroz eraman dute Gasteizko Santiago ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak