Gizartea -

Sua

Uzta-makina baten matxurak eragindako sute batek 5 hektarea kiskali ditu Obanosen

Beste baso-sute bat izan zen Abintzaon, larunbatean. Inausketa hondakin batzuei “arduragabe” su eman ondoren piztu zen sutea.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek 5 hektarea kiskali zituen larunbatean, Obanosen (Nafarroa). Uzta biltzeko makina baten matxurak piztu zuen sua, Foruzaingoko Ingurumen Babeserako Brigadaren ikerketak baieztatu duenez.

Cordovillako suhiltzaileak eta bi helikoptero ibili ziren itzaltzeko lanean, Obanosen, sua Arnotegiko ermitatik gertu piztu ondoren, Foruzaingoak Twitter sare sozialean azaldu duenez.

Beste baso-sute txikiago bat izan zen Abintzaon, larunbatean. Inausketa hondakin batzuei “arduragabe” su eman ondoren piztu zen sutea. Lizarrako suhiltzaileek itzali zuten.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Suteak Gizartea Albisteak