Gizartea -
Pertsona ospetsuak
Matt Damonek eta Elsa Patakyk ordu batzuk eman dituzte Otxandion
Hontza Extrem abentura parkeak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez, Damon eta Pataky “asko dibertitu dira” bertako jarduera ezberdinetan.
Agentziak | Erredakzioa
Matt Damon eta Elsa Pataky aktoreak oporretan dira egunotan, Euskal Herrian. Bakoitza bere bikotekidearekin etorri da. Patakyk eta Damonek ordu batzuk eman dituzte asteburuan, Otxandion (Bizkaia). Hontza Extrem abentura parkea bisitatu dute aktoreek.
Abentura parkeak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez, Damon eta Pataky “asko dibertitu dira” jarduera ezberdinetan. Beste bisitari batzuekin argazkiak atera dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea