Gizartea -

epidemia

EBra joatekotan, urtebetetik beherako umeei elgorriaren txertoa jartzea aholkatu dute

Elgorri izurritea dago Frantzian, Alemanian, Italian, Grezian, Erresuma Batuan eta Errumanian, eta, badaezpada, 6-12 hilabete arteko haurrak babestea gomendatu dute.

Elgorriak jotako haurtxo bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia
Elgorriak jotako haurtxo bat. ETB
Elgorriak jotako haurtxo bat. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Agentzia | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko hainbat herrialdetan —Frantzian, Alemanian, Italian, Grezian, Erresuma Batuan eta Errumanian, kasu— elgorri epidemia "izugarria" dago. Hala, gaixotasun horren aurrean immunizazioa ez duten haurtxoei, 12 hilabete baino gutxiagokoei, txertoa jartzea gomendatu du Osasun Ministerioak.

Elgorriarena txerto hirukoitz birikoan sartuta dago (hazizurriekin eta errubeolarekin batera) eta 12 hilabete betetzean jartzen da. Hortaz, urtea bete barik duten haurtxoak ez daude immunizatuta.

Francisco Jose Alvarez Espainiako Pediatriako Elkartearen Txertaketen Aholku Batzordeko idazkariak txertoa jartzea gomendatu du 6-12 hilabete arteko umetxoa izan —6 hilabete baino lehen ezin da ipini— eta herrialde horietako batera joateko asmoa dutenei.

Alvarezen hitzetan, "elgorri epidemia izugarria dugu Europan", eta oporretan familia asko joaten diren herrialdeak tartean daudenez, "txerto hirukoitz birikoa jartzeko data aurreratzea gomendatzen dugu", erantsi du.

Elgorria gaixotasun birikoa da, oso kutsakorra. Sintoma ohikoenak honakoak dira: larruazaleko orbanak, sukarra, eztula, sudur kongestioa eta konjuntibitisa.

Konplikazioak izan ditzake, hala nola, beherakoa, belarriko infekzioak eta pneumonia (kasuen % 6), eta hilgarria ere izan daiteke.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa Erresuma Batua Frantzia Gaixotasunak Gizartea Grezia Eguneko albisteak Albisteak Italia Umeak azken ordukoa Txertoak azken ordukoa