Gizartea -
Gertakaria
Lau urteko ume bat laugarren solairu batetik jausi da Gasteizen
Hasierako datuen arabera, ez du zauri larririk. Dena dela, proba ugari egin dizkiote barne lesioak baztertzeko.
EITB.EUS
Lau urteko mutik bat Gasteizko etxe bateko laugarren solairutik behera erori zen atzo, Gasteizko Udaltzaingoak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Kolpea gorabehera, ez du zauri larririk, lehen datuen arabera behintzat.
Ustekabeko istripua 19:53an jazo zen Eulogio Serdan kalean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, etxeko leihotik behera jausi zen umea. Lekukoek abisatuta, berehala bertaratu ziren larrialdi zerbitzuak. Umea artatu zuten medikuak "harrituta" geratu omen ziren hain odol gutxi galdu zuela ikusita. Kolpea gorabehera, mutikoak ez zuen kordea galdu.
Umea Santiago Ospitalera eraman zuten, eta hainbat proba egin dizkiote barne lesioak baztertzeko.