Gizartea -

Pontevedra

52 bidaiari zeramatzan ontzi turistiko batek su hartu du O Groven

Bost lagun larri daude, erredurak direla eta. Bidariek uretara salto egin dute, garretatik ihesi.

48 bidaiari zeramatzan ontzi turistiko batek su hartu du Arousan (Galizia)

0:20

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

48 lagun zauritu dira katamaran turistiko batean izandako sutean, O Groven (Pontevedra). Horietako bi oso larri daude eta beste bi larri. Guztira, 52 bidaiari zihoazen ontzian. Denak erreskatatu dituzte edo lokalizatuta daude.

Guardia Zibilak eta Jose Antonio Cacabelos O Groveko alkateak zehaztu dutenez, 40 heldu, zortzi ume eta lau tripulatzaile zihoazen ontzian.

Ezbeharra 16:15 inguruan gertatu da. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, ontziak muskuiluak hazteko plataforma baten aurka talka egin du eta berehala su hartu du.

Lekukoen arabera, leherketa bat izan da katamaraneko sukaldean eta horrek piztu du sua. Bidaiariek uretara salto egin dute, garretatik ihesi, eta inguruan zebiltzan beste ontzi batzuek erreskatatu dituzte.

Lekuko horien hitzetan, ontzia berehala kiskali du suak.

Istripuaren tokira anbulantziak, zaintza intentsiboetako unitate mugikorrak eta helikoptero bat bertaratu dira. Babes Zibila, Suhiltzaileak eta Itsas Salbamenduko taldeak ere han dira, zaurituak erreskatatzeko eta sua itzaltzeko.

Ontziak txangoak egiten zituen Arousako itsasadarretik eta A Toxako uharte inguruan noraezean geratu da.

Ezbeharraren lekuko batek eitb.eus-era bidalitako bideoa:

48 bidaiari zeramatzan ontzi turistiko batek su hartu du Arousan (Galizia)
48 bidaiari zeramatzan ontzi turistiko batek su hartu du Arousan (Galizia)
48 bidaiari zeramatzan ontzi turistiko batek su hartu du Arousan (Galizia)

0:20

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Gizartea Albisteak Galizia Oporrak umeekin Bidaiak 2023