Gizartea -

Gripea

Aste batean gripe kasuen kopurua hirukoiztu egin da EAEn

Birusak ez du atsedenik hartzen eta datorren astean gora egingo du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Une hauetan 333 kutsatu daude 100.000 biztanleko. Birusak ez du atsedenik hartzen eta datorren astean gora egingo du. Osasun zentroek eta farmaziek lan gehiago dutela nabaritzen dute.

Gabonetako bukaeran gripeak gora egin du. Aste honetan kutsatuak hirukoiztu egin dira. Osasun Sailaren aurreikuspenen arabera, baliteke kutsatuen kopuru handiena datorren astean ematea, Miguel Angel Garcia Eusko Jaurlaritzako epidemiologia zaintzeko ordezkariaren hitzetan.

5 eta 14 urte arteko gazteak eta nerabeak dira gaixotasuna errazen hartu dezaketenak. 64 urtetik aurrera kalte-tasak behera egiten du; izan ere, txertoa gehien jasotzen dituztenak urte horretatik gora daude.

Birus nagusiena A gripearena da; hamar kasutik zazpi A gripearenak dira. Oraingoz, osasun zentroetan ez dago zaintza arazorik, baina artatuak izateko epeak luzatzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea