Gizartea -
Tabakoaren aurkako Legea
Perez Reverte:'Auzotarrek Anna Frank Gestaporen aurrean salatu zuten'
Idazleak eztabaida sortu du bere Twitterrean. Oraingo honetan Tabakoaren Aurkako Legeaz aritu da Perez Reverte.
Erredakzioa
Arturo Perez Reverte idazleak eztabaida sortu du berriro ere Twitter bidez. Oraingo honetan Tabakoaren aurkako Legeaz aritu da. "Anna Frankek ere erretzen zuen, eta auzotar batek salatu zuen, Gestaporen aurrean".
"Behar genuena, salatarien herri bihurtu nahi gaituzte", esan du idazleak Twitter-en.
"Arazoa ez da erretzea, erabakitzeko askea izatea baizik", gaineratu du Perez Revertek.
Eztabaida konpontzeko bere proposamena ere egin die Twitter-eko jarraitzaileei: "Erretzen ez dutenentzat taberna batzuk aukeratu eta erretzaileentzat beste batzuk baimendu. Oso erraza da".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea