Gizartea -

Azukreari buruz

'Nature' aldizkariak EHUko irakasle baten ikerketa argitaratu du

Azukreen kimika guztia baldintzatzen duen eta gluzidoak egonkortzeko prozesuan zeregin garrantzitsua duen efektu bat "argitzen" du idatziak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nature zientzia aldizkariak azukreen kimika edo gluzidoei buruzko ikerketa bat kaleratu du bere azkeneko zenbakian. Emilio J. Cocinero Euskal Herriko Unibertsitateko Fisika eta Kimika Saileko&' || 'nbsp; irakasle eta ikertzaileak zuzendu du saioa, elkarlanean.

EHUk agiri batean jakinarazi duenez, azukreen kimika guztia baldintzatzen duen eta gluzidoak egonkortzeko prozesuan zeregin garrantzitsua duen efektu bat azaltzen du ikerketak .''Anomeriko'' deritzo efektuari, eta 1955ean identifikatu zuten, baina ezin izan zen inoiz jakin zein bereizgarri zituen, Cocinerok baieztatu duenez. Irakasleak, Oxfordeko Unibertsitatearekin batera, isolatu eta azukre batean zenbateko eragina duen neurtu ahal izan du, lehenengoz.

"Ikerketa gas fasean egin zen, era horretan azukrearen berezko ezaugarriak ikertu baititzakegu. Emaitzek bai kimikan bai biologian ''anomeriko'' efektuaren eragina berriz aztertu behar dela erakutsi digute,&' || 'nbsp; azukre ia guztietan baitago eta naturan zein proportziotan dagoen zehazten baitu" adierazi du irakasleak. Organismoak zergatik aukeratzen dituen azukre jakin batzuk argitzen ere lagunduko du.

Emilio J. Cocinero 2009an sartu zen EHUn, Oxfordeko Unibertsitatean hiru urte eman ostean. Oraindik haiekin elkarlanean jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea