Gizartea -
Indarkeria matxista
Hiru pertsona atxilotu dituzte Tuteran, adingabe bati sexu-abusuak egitea egotzita
Udaltzaingoa gaztearen gurasoekin harremanetan jarri da, eta gertaerak salatzeko asmoa dutela adierazi dute.
Agentzia | Erredakzioa
Hiru gazte atxilotu ditu Tuterako Udaltzaingoak igande goizalde honetan, hiriko taberna batean adingabe bati sexu-abusuak egitea egotzita, Poliziak jakitera eman duenez.
Gertaerak 05:00etan izan dira, Tuterako jaietan. Tabernako segurtasun langileek gazte batzuen inguruan istiluak sortzen ari zirela abisatu diote Udaltzaingoari.
Bertaratzean, tabernara sartzeko ilaran hiru gaztek neska bati ukituak egin dizkiotela ikusi ahal izan dute agenteek, segurtasun kamerei esker.
Hirurak taberna inguruan atxilotu dituzte; horietako bat Muro kale parean harrapatu dute, agenteetatik ihes egin ostean.
Udaltzaingoa gaztearen gurasoekin harremanetan jarri da, eta gertaerak salatzeko asmoa dutela adierazi dute.
Atxilotutako hiru pertsonak Tuterako Foruzaingoaren polizia-etxera eraman eta ziegatan sartu dituzte.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.