Gizartea -
KutxaGunearen arabera
2010eko zientziari buruzko 10 albiste inportanteenak
Besteak beste, laborategi batean birika artifizialak sortu izana eta malariaren aurkako borrokan egindako aurrerapenak daude zerrendan.
Erredakzioa
Donostiako KutxaGuneak bere ustez 2010 urtean zientziari buruz izan diren 10 albiste inportanteenak bildu ditu.
Albisteak lau ataletan sailkatu ditu: "bizitzaren zientziak", "bizi-kalitate handiago baten bilaketa", "gaixotasunen kontra borrokatuz edota gaixotasunaren ondorioak arinduz", "klima aldaketa eta iraunkortasuna" eta "muga berriak".Honakoak dira albisteak:
1. Zelula helduak berriro programatzea. KutxaGuneak azaldu duenez, zientzialariek pauso inportantea egin zuten iaz arlo honetan, eta kalteak dituzten organoak birsortu ahal izatea gero eta gertuago dago.
2. Zelula sintetikoak. Iaz Craig Venterrek albiste harrigarri bat eman zigun, genoma sintetikoa zuen zelula bat sortu zuela esan baitzuen, izan ere, lehen aldiz lortu da ordenagailuaren memorian soilik zegoen izaki bizidun baten genoma oso bat egiazko genoma bihurtzea.
3. Genoma neandertala. Zientzialariek ondorioztatu zuten gizaki gehienek, europarrek tartean, neanderthalen geneen % 2 dituztela.
4. Malariaren aurkako borroka. 2010. urteak malariaren aurkako borrokari buruzko bi albiste on utzi dizkigu. Lehenengoa, gaixotasun hori igortzen duen parasitoaren aurrean immunea den eltxo bat sortu izana, ezin baitu igorri; eta bigarrena, eltxoen mugimendua atzeman eta hegan ari diren bitartean erretzen dituzten bi laser izpi botatzen dituen aparatu merke bat asmatu izana.
5. Exoeskeletoak. 2010. urtean, heldutasunera iritsi ziren. Aparato horiek medikuntzako protesietan ere erabili dira: paralisiak dituzten pertsona batzuek gurpil-aulkia utzi dute, eta oinez hasi dira.
6. Laborategian fabrikatutako birikak. 2010ean, birika organo konplexua fabrikatzea lortu zen laborategian
7. Klima aldaketa. Klima aldaketa erreala dela eta haren jatorri posibleena erregai fosilak erretzea dela baieztatzen duten milaka datu lortu dira berriro, baina modu beldurgarrian zabaldu dira klima-aldaketan "sinesten" ez duten pertsonen mugimenduak.
8. Eguzki-dorre termikoak. 2010ean, azken fasean sartu zen Gemasol eguzki-zentral termikoaren eraikuntza. Hala, hamabost orduz elektrizitatea sor daiteke eguzkirik izan gabe.
9. CERNen Genevako Hadroi Talkagailu Handiak (LHC) martxan jarraitu du. Protoiekin egindako talka-esperimentuak amaitu ondoren, berunezko ioien arteko talkei ekin zitzaien.
10. Beren kasa ibiltzen diren autoak. Hiri handietan beren kasa ibiltzen diren autoak duela urte gutxi batzuetatik daude, baina Google enpresak guztiok harritu gintuen adierazi zuenean zazpi auto izan zituela 220.000 kilometro baino gehiago egiten Kaliforniako hiri eta errepideetan, baita San Franciscon ere. Bakarrik ibiltzen diren eta istripuak saihesten dituzten autoak gero eta gertuago daude.