Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek emakume bat jo du Gasteizen
Ustezko erasotzailea, 52 urtekoa, emakumearen bikotekidea da. Biktimak ez du salatu nahi izan.
agentziak | erredakzioa
53 urteko gizon bat atxilotu dute bikotekideari erasotzea leporatuta, Salburuako (Gasteiz) lokal batean.
092 telefonoak jaso zuen abisua dei baten bidez. Horren arabera, bikote bat eztabaidatzen ari zela, gizonak emakumeari eraso zion, Gasteizko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Deia egin zuen lekukoari esker, udaltzainek autoa topatu zuten, baina barruan gidaria baino ez zegoen. Horrek onartu egin zuen bikotekidearekin eztabaidatu izana.
Halere, gizonaren esanetan, emakumeak berak eraso zion, eta ondoren emaztearen lantokira abiatu ziren autoz. Emakumea lanean ari zen une horretan.
Udaltzaingoak emakumearen hitz egin, eta horrek baieztatu zuen gizonak iraindu eta masailean ukabilkada eman ziola. Izan ere, emakumeak masaila puztuta zeukan, kolpearen ondorioz.
Udaltzaingoak emakumearen bertsioa baieztatu zuen, lokalaren kameren irudiak ikusi ostean. Hori dela eta, gizona atxilotu eta epailaren esku utzi zuten.
Emakumeari, bestalde, salaketa jartzeko aukera zuela adierazi zioten, baina horrek uko egin zion horri.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.