Gizartea -

San Inazioko jaiak

Gazte talde batek Ertzaintzari aurre egin dio Algortako jaietan

Udaltzaingoak orga bat kendu zien, txosnak itxitakoan musika entzuteko gailuak zeramatzatelako. Ondoren, hainbat gazte elkartu zen agenteen aurka egiteko, eta edukiontziak zeharkatu zituzten.

Ertzaintzaren autoetako bat, istiluak hasi berritan. WhatsAppetik jasotako irudia
Ertzaintzaren autoetako bat, istiluak hasi berritan
Ertzaintzaren autoetako bat, istiluak hasi berritan. WhatsAppetik jasotako irudia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Algorta auzo getxoztarreko jaietan zebilen gazte talde batek aurre egin zion Ertzaintzari atzo goizaldean, uztailak 31, musika eramateko erabiltzen ari ziren orga bat kendu eta gero.

Getxoko Udalak hedabideei igorritako ohar baten bidez zabaldu duenez, San Inazio eguneko goizaldean, pertsona talde batek orga bat eraman zuen Algortako kaleetatik "bozgorailuekin eta musika-erreproduzigailu batekin, bolumen handian", San Inazioko jaietako txosnak itxitakoan.

Hainbat bizilagunek kexa adierazi ostean, Udaltzaingoak orga kendu zien 05:45 inguruan, Basagoiti etorbidean, San Nikolas plazaren parean.

Ondoren, agenteak orga furgonetan sartzen ari zirela, Sarrikobaso eta Telletxe kaleen bidegurutzean, gazteak biltzen hasi ziren.

Edukiontziak zeharkatuta Algortako Telletxe kalean. WhatsApp bidez jasotako argazkia

Edukiontziak zeharkatuta, Algortako Telletxe kalean. WhatsApp bidez jasotako argazkia

Orga sartu zutenean, eta liskarrak ekiditeko asmoz, agenteek handik alde egitea erabaki zuten, eta polizia-etxera abiatu ziren.

Agenteek alde egin zutenean, gazte talde batek zenbait edukiontzi irauli zituzten, baina ez zen gertakari larri gehiagorik izan.

Udal gobernuak gaitzetsi egin ditu istiluak, eta Udaltzaingoak auzokideen eskubideak babesteko erakutsitako "profesionaltasuna eta konpromisoa" goraipatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak