Gizartea -

Tenperatura altuak

Abisu horia beroagatik gaur, Arabako eta Nafarroako hainbat gunetan

Erriberan egingo du bero handiena, termometroak 38 graduraino iristea espero baitute. Arabako Errioxan, berriz, 36 ºC inguruan ibiliko dira maximoak.

Umeak urarekin jolasten, Iruñean. Argazkia: EFE
Beroa Iruñean. EFE
Umeak urarekin jolasten, Iruñean. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako eta Nafarroako hainbat gunetan abisu horia izango dute gaur, ostirala, beroa dela eta. Tenperatura altuak espero dira, 38 ºC-rainokoak. Iragate-zonan (Gasteiz barne), Ebro ondoko eskualdean (Arabako Errioxa) eta Nafarroako Erdialdean (Iruñea barne), Pirinioetan eta Erriberan izango da indarrean abisua.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak eman du abisua, Euskalmetek egindako iragarpena kontuan hartuta. Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, Arabako erdialdean 34 gradura igoko dira termometroak, eta hegoaldean, 36ra. Tenperatura minimoak 17-18 gradu ingurukoak izango dira.

Foru erkidegoan, Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak Erriberan iragarri du bero handiena, eta abisu horia ezarri. Gaur, termometroek 38 ºC harrapatuko dituztela aurreikusi dute.

Nafarroa erdialdean, atzo eta gaur izango da indarrean abisua, 36-37 ºC-ko maximoak aurreikusi baitituzte. Pirinioetan, atzo bakarrik egon zen abisua aktibo, 34 ºC-ko maximoak aurreikusi zituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Araba Tutera Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Gasteiz Udako azken ordukoa Bero-boladak azken ordukoa