Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon batek emakume bat jo du Getxon
Ustezko erasotzailea, emakumearen bikotekidea, atxilotu egin dute, genero-indarkeriaren delitua leporatuta.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Gizon bat atxilotu dute Getxon, udalerriko denda batean lanean ari zen bikotekidea jotzea egotzita.
Udalak gaur azaldu duenez, atzo 18:30 aldera atxilotu zuten. Herriko saltoki batean emakume bat kolpatu zutela esanez deitu omen zioten Udaltzaingoari.
Horren berri jaso ondoren, Getxoko Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu zen, eta atxilotu egin zuen ustezko erasotzailea. Datozen orduetan igaroko da epailearen aurretik.
Keltse Eiguren Getxoko Berdintasun zinegotziak erasoa gaitzetsi du, eta emakumeenganako indarkeria giza eskubideen urraketa larria dela adierazi du. Bestalde, tratu txar fisiko edo psikologikoen biktima direnei Udaleko gizarte zerbitzuetara, Udaltzaingora edo Ertzaintzara jotzeko deia egin die.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.