Gizartea -
Erasoa jaietan
37 urteko gizon bat atxilotu dute Baionako jaietan izandako bortxaketarekin lotuta
25 urteko emakumeak salatu zuenez, festetan ezagutu zuen gizonak bortxatu zuen; biharamunean Akizen esnatu zen, hara nola heldu zen jakin barik.
EITB.EUS
Frantziako Poliziak 37 urteko gizon bat atxilotu du Akizen, Baionako jaietan emakume batek salatutako bortxaketarekin zerikusia duelakoan.
Akizeko gizona Baionako polizia-etxera eraman dute, galdekatzeko.
25 urteko emakumeak salatu zuenez, gizona jaigunean ezagutu zuen larunbatean, eta biharamunean Akizen esnatu zen, hara nola heldu zen ez zekiela eta erasoa jasan izanaren zantzuekin. Atxilotuak ukatu egin du neska bortxatu izana.
Fiskaltzaren esanetan, "auzi zaila izango da, biak mozkortuta zeudelako eta bertsioak aurrez aurre daudelako".
Bitartean, beste bortxaketa salaketa bat ikertzen ari dira.
Baionako Udalak iragarri duenez, inor inputatuz gero, herri akusazio moduan aurkeztuko da epaiketan.
__________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.