Gizartea -

Datuak

Bizkaiko hondartzetara joan diren bisitarien kopuruak % 26 egin du gora aurten

Denboraldiaren lehenengo bi hilabeteetan 17 eguzki-egun izan dira eta milioi bat eta erdi pertsona joan dira Bizkaiko hondartzetara.

Ereaga hondartza, Getxon.
Ereaga hondartza, Getxon.
Ereaga hondartza da orain arte Bizkaian bisitari gehien jaso dituena

1:55

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko hondartzera joan diren bisitarien kopuruak % 26 egin du gora denboraldiaren lehen bi hilabeteetan, baldintza meteorologikoak gorabehera. Ekainean eta uztailean 1.492.385 pertsona joan dira Bizkaiko hondartzetara; 2017an, berriz, 1.177.178 pertsona joan ziren hilabete horietan.

Pertsona gehienak (1.029.276) uztailean joan dira hondartzetara. Bisitari gehien (ehun mila baino gehiago) honako hondartza hauetan izan dira: Ereaga (162.810), Arrietara-Atxabiribil (142.203), La Arena (134.819), Laga (127.427), Arrigorri (114.311) eta Bakio (102.000).

2017ko ekaineko eta uztaileko datuekin alderatuta, eguraldia aldakorra izan dela ondorioztatu dute, iaz bezala; hala ere, aurten giro-tenperatura gradu batzuk altuagoa izan da. Aurten 17 eguzki-egun, 24 egun hodeitsu eta lau euritsu izan dira, eta 16 egunetan eguraldia aldakorra izan da; iaz, berriz, 20 eguzki-egun, 22 egun hodeitsu eta bederatzi egun euritsu, eta eguraldi aldakorra hamar egunetan.

Prebentzio, Sorospen eta Laguntzarako Zerbitzuak 4.096 lagun artatu ditu, gehienak (2.091) zauriengatik edo xabiroien ziztadengatik. 266 lagun intsektuen ziztadengatik artatu eta 88 uretan erreskatatu dituzte. Zerbitzuak artatu dituen pertsona guztien artean, 4.019 laguni alta eman diete sorosleen postuan lehen arreta jaso ondoren, eta beste 77 osasun-zentroetara eraman behar izan dituzte.

Garbiketari dagokionez, denboraldiaren lehenengo bi hilabeteetan, hondakinen bilketaz arduratzen den foru zerbitzuak 196.850 kilo zabor bildu ditu uztailaren 15era arte. Haietatik 72.229 kilo paperontzi eta edukiontzi berdeetan utzitako zaborrak dira, eta 8.600 edukiontzi eta paperontzi horietan.  Gainerako 116.021 kiloak mareak hondartzan utzitakoak dira.

Azkenik, hondartzainen foru zerbitzuak 773 gorabeheratan esku hartu du ekainean eta uztailean, 2017an baino apur bat gehiago (766). Foru zerbitzu horretan 108 erreklamazio aurkeztu dira, iaz baino gehiago (70).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Bermeoko hondartza Arrigunaga hondartza aisiarako aukerak Ereaga hondartza albisteak