Gizartea -
Jazoera
Emakumezko baten hilotza erreskatatu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Benedikta kaiaren zonaldean aurkitu dute gorpua. Biktima 52 urteko Barakaldoko emakumezko bat da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Larrialdietarako zerbitzuek emakumezko baten gorpua erreskatatu dute larunbat honetan Bilboko itsasadarrean, Sestao parean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Benedikta kaiaren zonaldean, altzairu-lantegiaren eta igerilekuen artean, aurkitu dute hilotza, 13:15ak aldera herritar batek abisua eman ostean.
Suhiltzaileak, Gurutze Gorria eta Ertzaintza bertaratu dira, eta gorpua uretik atera dute.
Biktima 52 urteko Barakaldoko emakumezko bat da. Familiak haren desagerpena salatu zuen Ertzaintzaren aurrean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea