Gizartea -
Gertakizuna
Gizon batek pertsona bat hil eta hiru zauritu ditu Baionan
Erasotzailea, 63 urteko erretiroduna, alkoholaren efektuen eraginpean zegoen eta garbitegi batean zeuden hainbat pertsonaren aurka tiroka hasi da.
Erredakzioa
Hirurogeita hiru urteko gizonezko batek gazte bat hil du eta beste hiru pertsona zauritu ditu igande honetan Baionan, eskopeta batekin tiro eginda. Zaurituetako bat oso larri dago.
14:00ak aldera, Maurice Delay kalean, tren geltokiaren auzoan, Baionako iparraldean, gizon bat etxetik atera eta pertsona talde baten kontra tiroka hasi da, haien artean adin txikiko haur bat zegoen.
Philippe Jamet Poliziako bozeramaileak adierazi duenez, 63 urteko gizonezkoa etxetik atera da, alkoholaren eraginpean, eta garbitegian sartu eta bertan zegoen jendearen kontra tiroka hasi da. Haurrak ez du zauririk izan.
Hildakoa (25 urtekoa) pronostiko erreserbatuarekin eraman dute ospitalera eta ebakuntza egiten ari ziotenean hil da, 16:00ak aldera.
"Momentuz ez dago argi erasotzailearen jokaera zerk eragin duen", azaldu du Jametek. Gizona atxilotu dutenean zauri arinak zituela gaineratu du.