Gizartea -

Gertakaria

Desagertuta zegoen erromes brasildar baten hilotza aurkitu dute Izkon

Guardia Zibilak hartu du bere gain gertakariaren ikerketa, eta baliteke bero boladarekin zerikusia edukitzea.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzotik bilatzen ari ziren erromes brasildar bat hilik aurkitu dute Izkon (Nafarroa). Dirudienez, heriotza naturala izan da, agian bero boladaren ondorioz.

Foru Gobernuko iturrietatik azaldu dutenez, atzo 17:00ak aldera hasi ziren bilaketa lanak, Donejakue Bidea egiten ari zen erromesa galdu zela jakin zutenean.

Guardia Zibilak hartu du bere gain gertakariaren ikerketa, eta baliteke bero boladarekin zerikusia edukitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Gizartea Gaurko azken orduko albistea Donejakue Bidea Bero-boladak azken ordukoa