Gizartea -

Biotopo babestua

75 kilo lanperna atzeman dizkiete Gaztelugatxen bilketan ari ziren hiru pertsonari

Bi piraguetan itsaskiak legez kanpo biltzen ari ziren 34, 35 eta 46 urteko hiru gizon aurkitu ondoren, lanpernak atzeman eta Bizkaiko Elikagaien Bankura eraman ditu Ertzaintzak.

Atzemandako lanpernak eta materiala. Argazkia: Ertzaintza
Atzemandako lanpernak eta materiala. Argazkia: Ertzaintza
Atzemandako lanpernak eta materiala. Argazkia: Ertzaintza

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren Erreskate eta Zaintza Unitateko urpekaritza taldeko agenteek Bakio eta Bermeo artean dagoen Gaztelugatxeko Biotopo Babestuan itsaskiak biltzen ari ziren hiru gizon harrapatu zituzten atzo, eta 75 kilo lanperna atzeman zizkieten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean zehaztu duenez, bi piraguatan zeuden hiru gizonak. 40 kilo lanperna eta itsaskiak biltzeko materiala atzeman zizkieten agenteek, eta beste 35,5 kilo lanperna atzeman zituzten handik gertu, hori ere legez kanpo harrapatuta. Biotopoan erabat debekatuta dago itsaskirik biltzea.

34, 35 eta 46 urteko hiru gizonezkoen arteko eginbideak abiatu zituzten agenteek, legez kontra itsaski-bilketan aritzea leporatuta.

Atzemandako lanpernak Bizkaiko elikagai bankuaren esku utzi zituzten.

PERCEBES SAN JUAN GAZTELUGATXE 3

PERCEBES SAN JUAN GAZTELUGATXE 3

Lanpernak. Argazkia: Ertzaintza

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Ertzaintza Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gaztelugatxe