Gizartea -

Indarkeria matxista

Ehunka pertsonak azken egunetako sexu-erasoak gaitzetsi dituzte Gasteizen

Andre Maria Zuriaren jaietan gertatutako erasoak errefusatzeko manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte.

Ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Irudia: EiTB
Ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Irudia: EiTB
Ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Irudia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mugimendu feministak manifestazioa deitu du asteazken honetarako, azken egunetan gertatu diren sexu-erasoak gaitzesteko helburuarekin. Ehunka pertsonak protesta egin dute Arabako hiriburuan.

Manifestazioa sare sozialen bidez deitu dute, eta 19:30ean abiatu da Gasteizko txosnetatik.

Ondoren, 20:00ak aldera, elkarretaratzea egin dute Andre Maria Zuriaren plazan.

"Erasorik ez, erantzunik gabe" lelopean ehunka gasteiztarrek elkarretaratzearekin bat egin dute pankarta atzean. Era berean, Arabako Foru Aldundiak eta Udalak protestarekin bat egin dute.

Manifestarien artean blusa eta neska ugari izan dira. Hala ere, bildutako gehienak emakume gazteak ziren.

Andre Maria Zuriaren jaietan gertatutako erasoak errefusatzeko deitu dituzte mobilizazioak; azkena adingabe baten aurkakoa izan da. Ertzaintzak adingabe bat atxilotu eta beste bat identifikatu du jadanik, erasoaren ustezko egileak direlakoan.

Hala ere, sexu-erasoa gaitzesteko ekimenak etengabeak izan dira jaien azkenaurreko egunean. Blusek eta neskek ohikoa paseoa bost minutuz eten dute arratsaldean, joanekoan, eta itzulikoan gauza bera egin dute.

Gainera, jaietako ekitaldi ofizial guztiak bost minutuz eten dituzte eta gauerdian tabernak, txosnak eta gainerako guneak 15 minutuz musikarik gabe izateko eskatu dute.

Gasteizko Udalak irmo gaitzetsi du erasoa, eta biktimari "laguntza eta hurbiltasuna" eskaini dizkio. Udalak elkarretaratzea deitu du ostegunerako, 13:00etan, Plaza Berrian.

____________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andre Maria Zuriaren Jaiak Indarkeria matxista Gizartea Gasteiz Albisteak Jaiak Manifestazioak Matxismoa Feminismoa Eraso sexualak gaur