Gizartea -

Nafarroa

Langile bat hil da Vianan, enpresa baten teilatutik behera erorita

Foruzaingoko Herritar Segurtasunerako Lizarrako agenteak eta Polizia Judiziala bertaratu dira, ezbeharraren izapideaz arduratzeko.

Hildakoak 40 urte zituen, eta Zaragozan bizi zen. Argazkia: EiTB
Hildakoak 40 urte zituen, eta Zaragozan bizi zen. Argazkia: EiTB
Hildakoak 40 urte zituen, eta Zaragozan bizi zen. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Behargin bat hil da larunbat honetan Vianan (Nafarroa), enpresa baten sabaiatik behera jausi ostean, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Dirudienez, langilea enpresaren teilatuan zegoen, konpontze-lanak egiten, bertatik behera erori denean. Zulo batetik enpresaren barrualdera erori da, eta bertan zegoen makina baten aurka egin du talka.

Foruzaingoko Herritar Segurtasunerako Lizarrako agenteak eta Polizia Judiziala bertaratu dira, ezbeharraren izapideaz arduratzeko.

40 urteko hildakoa gambiarra zen, eta Zaragozan bizi zen.

Bideoa: Donostiako jaiak 2018. Sonakay musika-talde ijitoak 'Artillero, dale fuego' kantaren bertsioa eskaini du, zortzi egunetako jaiei hasiera emanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nafarroa Lana Gizartea Eguneko albisteak Albisteak