Gizartea -

ALDAKETAK ZIRKULAZIOAN

AP-1etik A-8rako sarbidea itxita egongo da Eibarren 01:00etatik 09:00etara

Gasteiztik Donostiara doazen autoek ibilbidea aldatu beharko dute gaur gauean. Egoera bera errepikatuko da hilaren 13 eta 14ko gauetan ere.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-1 autobidea hiru gauetan itxiko dute Maltzagan, Behobiarako bidean, AP-8ko lotunean, Bidegi egiten ari den hobekuntza lanak direla eta. Babes hesiak jarri eta zoruaren tarteko geruza zabalduko dute.

Mozketak gauez egingo dira, trafikoan izan dezaketen eragina murrizteko.

Lehen mozketa igandean (abuztuak 12) egingo da, 01:00etatik 09:00etara. Beste biak astelehenean (abuztuak 13) eta asteartean (abuztuak 14) gauzatuko dira, 00:00etatik 07:00etara.

Mozketak, 145,000 eta 146,000 kilometro puntuan egingo dira, AP-8ko lotunera iristeko parean.

Ordu horietan, Gasteiztik Behobiarako bidean doazenak AP-8ra sartu beharko dute Bilborako bidean, eta Eibarren, 71 irteeran, autobidetik atera, aurreko biribilgunean buelta eman eta berriro AP-8 autobidea hartu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea AP-1eko berriak