Gizartea -

Agurain

Aldanondo gaztandegiko sutearen azken fokuak itzaltzeko lanean ari dira

Sutea piztu eta ia egun eta erdira, sugarrak daude gune txiki batzuetan; leherketa arriskua ere badago, gasak pilatzeagatik.

Aldanondo gaztandegia kiskali zen abuztuaren 13an, sutea baten ondorioz. Irudia: EFE
Aldanondo gaztandegia kiskali zen abuztuaren 13an, sutea baten ondorioz. Irudia: EFE
Aldanondo gaztandegiko sutearen azken fokuak itzaltzeko lanean ari dira

1:11

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan Aldanondo gaztandegiak Agurainen (Araba) duen lantegian piztutako sutearen azken fokuak itzaltzeko lanetan ari dira suhiltzaileak, ia egun eta erdi geroago. Sugarrak daude gune txiki batzuetan, eta leherketa arriskua dago, gasak pilatuta egon daitezkeelako.

Aguraingo, Nanclares Okako eta Gasteizko suhiltzaileak ari dira garrak itzaltzen, Javier Carro Arabako Foru Suhiltzaileen zuzendari-gerenteak adierazi duenez.

Oztopoak izaten ari dira lanak egiteko garaian, izan ere, eraikineko egituratik askatutako txapak kendu behar dituzte, biltegian eta hozkailuan bereziki, sugarrak guztiz itzali ahal izateko. Halaber, tenperatura altuek eta txapa batzuen eta besteen artean gasak pilatzeak leherketa izateko arriskua dakar, Carroren esanetan.

Faktore horiek guztiek direla eta, Polizia zientifikoa oraindik ezin izan da lantegira sartu sutea zerk piztu zuen ikertzeko. Carrok esan du ostegun honetatik aurrera ikerketan aurrerapenak egitea aurreikusi dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak Gizartea Eguneko albisteak Agurain Albisteak