Gizartea -

Sexu-gehiegikerien kasua

Erandioko eskolako gurasoek informaziorik ez dutela jaso salatu dute

Albistearen berri izan dutenean "zur eta lur" geratu direla eta "oso gaizki" sentitzen direla esan dute. Ustez sexu-gehiegikeriak egin zituen gizonezkoa dagoeneko kartzelan sartu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erandioko (Bizkaia) Goikolanda ikastetxe publikoko ikasleen gurasoek esan dute "zur eta lur" geratu direla zentroan izan diren sexu-gehiegikerien berri izan dutenean, izan ere, ikastetxeko zuzendaritzak informaziorik ez diela eman salatu dute.

Irakasleetako bat gaur goizean ikastetxean sartu denean, irakasleak "oso gaizki" daudela esan du, eta kartzelatutako irakaslea "zoragarria" zela azpimarratu du.

Alaba ikastetxera zeraman ama batek esan du "oso gaizki" hartu dutela albiste: "Ez genekien ezer, atzo enteratu ginen eta zur eta lur geratu dira denak".

Azaldu duenez, lagun batek eman zion albistearen berri, izan ere, "ez digute ezer esan, eta ez genuen ezer susmatzen, pertsona ezaguna baita, askotan hitz egin dugu berekin. Eta zur eta lur geratu gara".

Kazetarien galderei erantzunez, emakumeak esan du irakaslea "maritxu samarra zela". Hala ere, gertakarien berri izan duenean oso sentsazio "txarra" geratu omen zaio, alaba irakasle horren ikaslea baitzen. Orain zalantzak omen ditu ikasgelan gertatu denaren inguruan.

Beste ikasle baten aitak esan du "egunkaria irakurrita" izan duela gertakariaren berri. "Azalpenen bat emango digute. Irakurri dudanean ez nuen sinesten", gaineratu du.

Gaur ikastetxeko zuzendaritza guraso elkartearekin harremanetan jarriko dela iragarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea